«Merkataritzak garapen azkarra du eta garai berrietara moldatu behar dute dendari txikiek»
IÑAKI GARCIA. ORIOKO UDALEKO MERKATARITZA ZINEGOTZIA Merkataritza
Orioko Merkataritza, turismoa eta Aisia suspertzeko Marketing Plana egin nahi du Udalak
A. LARRAÑAGA
Iñaki Garcia (Ondarroa, 1950) Orioko Udaleko Merkataritza batzordeburua da. EB-Aralarreko zinegotziak hainbat desadostasun erakutsi izan du EAJren Udal Gobernuak agertutako asmoekin. Arkupe Elkartearekin elkarlanean ari da Orioko merkataritza eta ostalaitza indarberritzeko asmoz.
Nola ikusten duzu gaur egun Orioko merkatarien egoera?
Orioko merkataritzaren inguruan bi puntu nabarmenduko nituzke nik. Alde batetik, saltoki handi bat jartzekotan dira Munto gunean eta uste dut horrek bertan behera utziko dituela janari denda txikiak. Beste herrietan ere hori gertatu da. Izan ere, ez da gauza bera horrelako saltoki bat 30.000 biztanle edo gehiago dituen herri batean jartzea edo Orio bezalako herri txiki batean irekitzea. Erabakia hartu baino lehen kontuan hartu behar da herri batek izan dezakeen erosle kopurua. Nik neuk argi dut, Orion saltoki handi bat irekitzea ez dela bideragarria.
Bestetik, uste dut Orioko merkataritzari bultzada bat ematea falta zaiola. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuko irakasle Victoria Elizagarateri eta Pilar Zorrillari Udaleko Merkataritza Batzordetik eskatu genien Orioko Merkataritza, Aisia eta Turismoa Suspertzeko Marketing Plana egiteko. Orain plan horren garapena aurrera eraman nahi dugu eta horretarako merkatariekin eta ostalariekin biltzen ari gara Orioko merkataritza eta aisialdi eskaintza hobetzeko.
Zein ondorio zehaztu dituzte lehen azterketa horretan?
Azterketa egin ondoren bi irakasleak ondorioztatu dute Eusko Gudari kalea dela herriko merkataritza kalea eta Orion merkataritza sasoian mantentzeko beharrezkoa dela hori egoera onean mantentzea. Hala ere, antzeman dute kale horretan bertan bi zati nabarmen bereizten direla. Hasierako zatian saltoki asko dago, baina, bigarren zatia oso desberdina da, bi herri desberdin diruditela azaldu dute. Arazo hori konpontzeko borondatea badugu Merkataritza Batzordean eta horregatik, kalearen zati hori bere onera ekartzeko ikerketa bat egin eta ideia lehiaketa bat antolatzeko asmoa dugu. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu aukera desberdinak aztertzea. Gainera, aurkeztuko liratekeen proiektuen artean erakusketa bat egin nahiko genuke eta horrela herritarrek gehien gustatzen zaiena aukeratzeko bidea izango lukete.
Zein neurri proposatu dituzte planean?
Hainbat neurri proposatzen du merkataritza biziberritzeko planak. Nik eta Arkupe Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak uste dugu horietatik zenbait aprobetxagarriak direla. Hala ere, txostenak dio merkataritza suspertzeko oso garrantzitsua dela Udalak konpromisoak hartzea; besteak beste, diru laguntzak ere eman behar dituela horretarako. Orain, hori aztertzen ari gara Merkataritza Batzordean eta ikusi egin beharko da gainontzeko alderdiek ere benetan saltoki txikiei bultzada bat emateko borondatea baduten. Izan ere, lehen aipatu bezala Eusko Gudari kalea herriko gune komertzial indartsua izaten jarraitzea nahi badugu, hirigintza aldetik ere aldaketa batzuk egitea garrantzitsua dela adierazi dute merkataritza suspertzeko planean. Aukeretako bat, kale hori oinezkoentzat moldatzea izango litzateke. Badakit hori proiektu potoloa izango litzatekeela eta horregatik jakin nahi dugu herriaren mugikortasun ikuspegitik, hori bideragarria den ala ez. Bestela, oinezkoentzat moldatzerik ez badago, ikusi egin beharko da beste zein aukera dauden.
Zaila izango da merkatarientzat egoera horri aurre egitea, ezta?
Merkataritza mundua asko ezagutzen dut, bai Gipuzkoakoakoa, baita Bizkaiakoa ere, eta orohar uste dut giroa toki guztietan berbera dela. Merkatari txikiak ilusiorik gabe daude. Izan ere, salmentak asko jaitsi zaizkie herritarrak autoa hartu eta saltoki handietata joaten baitira erosketak egitera. Egoera horren aurrean, etorkizuna beltza ikusten dute. Horregatik berandu izan baino lehen neurriak hartu behar dituzte erakundeek, baita merkatariek beraiek ere.
Arkupe bezalako elkarteek indarrak batzen laguntzen al diete merkatariei?
Bai. Oso garrantzitsua da dendari elkarteek egiten duten lana. Argi izan behar dugu, gaur egun merkatari txikiek ezin dutela lo geratu. Merkataritzak garapen azkarra du eta garai berrietara moldatu beharra dago. Horregatik da ezinbestekoa dendari txikiak bildu eta euren indarrak batzea. Aldarrikapenek oihartzun handiagoa izaten dute herritar multzo handiek egiten dituztenean eta merkatarien kasuan ere hori gertatzen da. Horretaz gain, herritarrak gustura izan daitezen ideiak berriak garatzen eta dendarientzat eta ostalarientzat ikastaroak antolatzen ere lan handia egiten dute elkarte horiek.
Azkenaldian aztertu al duzue erosleak erosoago sentitzeko alternatiba berririk Orion?
Azken hilabeteetan bilera dezente egin dugu Elizagaratek eta Zorrillak egin duten txostena aztertzeko, eta erosleak fidelizatzeko eta herrian geratzeko hartu ditzakegun neurriei buruz hitz egiteko. Aste honetan, esaterako, merkataritza txartelei buruzko hitzaldi bat izan dugu eta Basauriko Dendarien Elkarteko diruzain eta Bizkaiko oinetakoen sektoreko presidente Jose Andres Cebrecos izan zen hizlaria. Bertan parte hartu zuten merkatariak oso gustura geratu ziren entzun zutenarekin, erosleak fidelizatzeko modu berri bat proposatu baitzuen. Merkataritza txartelek kostu gutxi dute dendariarentzat; eta bezeroei, berriz, abantaila ugari eskaintzen dizkie; besteak beste, zozketak eta eskaintza bereziak. Horrelako ekimenekin herritarrak herrian geratzea lortu nahi dugu.
Urola Kostako Hitza. 09/05/09