Joan zan urtarrilaren 3tik 7ra, Bidaiak izenburudun argazki erakusketa euki genduan udaletxeko erakusketa gelan. Argazkion egile Iñaki Garcia Aranbarri, jartzen eban erakusketako kartelak. Gu, beragana urreratu gara erakusketa honen eta egileak etorkizunerako dituen asmoen barri irakurleoi emoteko:
Arranondo.- Noiztik daukazu argazkigintzarako zaletasun hau?
Iñaki.- Aspalditik. Orain hamabost bat urte, bidaiatzen hasi nintzanean, paisaiak eta euretako jendeak gehitu egin eben ia guztia kamara bitartez begiratzeko neukan zaletasuna, inflexio-puntua izan zan, ondoren horretatik ez aldentzeko.
Arranondo.- Zerk bultzatu zaitu zure argazkiak jendearrean jartzera?
Iñaki.- Beti galdetzen nintzan zer egin hainbeste argazkirekin. Ihaz hasi nintzan nire argazkien handitzea laborategian eta eurak aurkezteko eusgarrien froga egiten. Frogak egoki urten eban, baina dinotsuten moduan ez nekien zer egin. Orain dala gitxi Institutuko irakasle batek animatu nittun erakustera. Bultzada hau erabagigarria izan da erakusketa jartzeko lehenengo nire herrian eta , gero ikusiko dogu
Arranondo.- Orduan, lehenengo aldia da erakusketa jartzen dozuna?
Iñaki.- Bakarkako erakusketan bai. 09-11-06an lan bat aurkeztu neban taldeko erakusketa baten, San Franciscon; lehenengo “SAN FRANCISCO ART GALLERY OPENING”en egon zan eta geroago erakusketa era ibiltarian ibili zen Estatu Batuetan zehar. Bi argazki honek ere taldeko baten aurkeztu ziran gela honetan. Arranondo.- Beste erakusketaren bat jartzea aurreikusita daukazu? Iñaki.- Markinako Udaleko Kultura Batzordearen bisita izan dot, erakusketa jartzera gonbidatuz. Dana lehenengo muestra honeetatik ataratzen dodan esperientzairen arabera joango da. Badaukat beste “bilduma” bat ia prest, bere izena “apurtutako bizitzak” da eta itsasoak kostaldera bota dituan andrakileten argazkiak dira; ia hamar urte emon dot batzen, gaur ez da erreza izaten bilatzea. Badaukat baita, bidaiatzen ibili nazen lurraldeetatik zehar bilatu ditudan debeku señal eta kartelen bilduma ere. Argazki asko dira, gauza askotarako prestatu daitekez, denporak esango dau…
Arranondo.- Hurrengo bidaia?
Iñaki.- Abuztu erdialdean Alaskara noa, esperientzi gogoangarria izatea espero dot, egunen batzuk eskiatzen edo mendian egona izan arren, ez ditut inoiz opor oso batzuk edurtzan emon. Egongo dan argia, zuritasuna, paisaia ikusgarriak izan behar dira. Ziur beste erakusketa baterako emongo dabena.
Arranondo.- Bidaia ona opatzen dautsugu, zure argazkiak urrutiko herrialde horreitara hulbilduko gaituen itxaropenez
Iñaki.- Eskerrik asko.