Behin-behineko onarpena izan du EAJren eta PSE-EEren aldeko botoei esker; gainerakoak abstenitu egin dira.
Astearte iluntzean ikasturteko azken udalbatzarra egin zuen Orioko Udalbatzak eta, kanpoan eguraldi ederra egiten bazuen ere, herritar ugari hondartzan geratu beharrean udalbatzarrean izan zen.
Denera, lau gai aztertu zituzten alderdietako ordezkariek, baina Orioko Udal Planeamendurako Arau Ordezkatzaileen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazio- bideragarritasunaren azterketari lehen onarpena emateko puntuak eztabaida sortu zuen. Gainontzekoak, berriz, aho batez onartu zituzten.
Bukaeran herritarrek euren iritzia emateko duten tartean ere izan zen, Arau Ordezkatzaileen azterketari buruzko gogoeta egin nahi izan zuen herritarrik ere. Honek kritikatu egin zuen bertan ikusitakoa.
Bozketak zeresana eman du
Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak Orioko Arau Ordezkatzaileak baliogabetuak zituen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren eta programazio-bideragarritasunaren azterketa falta zutelako. Horregatik, Udalak azterketa hori egin du eta lehen onarpena emateko bozketa egin zuten astearte arratsaldean. EAJk eta PSE-EEk baietz bozkatu zuten, Ezker Batuak-Berdeek ezetz, eta ezker abertzaleko hautetsiak, Aralar eta EA abstenitu egin ziren.
Bozkatu baino lehen, ezker abertzaleko hautetsi Joseba Goiburuk bozketa atzeratzeko eskatu zion alkateari: «Astelehen arratsaldean eman ziguten txostena eta orri asko dituenez ez digu gaia ondo aztertzeko denborarik eman. Gainera, gustatuko litzaiguke txostena egin duten abokatuari eta arkitektoari kontsultak egitea. Horregatik puntu hau atzeratzea nahiko genuke» azaldu zuen. Jon Redondo alkateak, ordea, erantzun zion lehen onarpena txostena jendaurrean jarri ahal izateko tramitea bakarrik dela. «Txostenak arazoren bat izango balu, helegiteak jartzeko hilabete izango lukete herritarrek, irailetik urriara bitartean eta, ondoren, berriz udalbatzarrean bozkatuko genuke. Iruditzen zait irailera bitartean nahi adina denbora izango dugula txostena sakon aztertzeko. Horregatik, nire asmoa bozketa egin eta ahal bada prozesua abiaraztea da».
Udalbatzarraren azken puntuan herritarrek iritzia emateko aukera izaten dute, eta Araun Ordezkatzaileen inguruan herritar batek udalbatzarrean ikusi zuen kritikatu zuen: «Ez dut ulertzen nola den posible prozesu bat abiarazteagatik bakarrik hainbat zinegotzik aztertu ez duten txosten bat onartzea».

No hay comentarios:
Publicar un comentario