Igaro den asteburuan, abuztuak 28 eta 29, 2. stock azoka izan zen Orion. Arkupe Merkatarien Elkarteak antolatu, eta Orioko Udalak babesten duen ekimena da hau.
Oso ekitaldi arrakastatsua izan zen, bai partaidetza aldetik, eta baita ekimenei dagokionez ere.
Stock azokak iaz hasi zuen bere bidea eta aurtengoa bigarren jardunaldia da. Hala, piskanaka errotuz doan ekimena dela esan dezakegu, eta hori asteburu honetan igarri da.
Parte hartu dutenak izan dira: ANARRI etxerako tresnak, ARDATZA emakume arropak, ARGIÑE arropa denda, BEREZI emakume arropak, DAKOTA artisau-denda, EKI-LOREA belar-denda, IL GELATO izozkiak, ITZIAR kirolak, IZARRA gizonezko arropak, LORE burdindegia, LUA emakume arropak, LUIS PADRONES iturgindegia, NAHIKARI ume erropak eta oinetakoak, ORIO optika, Orioko Herri Ikastola, ORIO`S SHOP emakume-arropak, RAMIRO argazkiak, ROXA arropa-denda eta URANGA burdindegia.
Orokorrean iaz baino jende gehiago ibili da. Larunbata izan zen egunik jendetsuena. Igandea, berriz, lasaixeagoa, baina jendea etengabean ibili zen azokan barrena eta ondorioz, iazko salmentekin alderatuz hobea izan dela esan daiteke.
Larunbatean goizean goiz hasi zen jendea erosketak egiten, baina momenturik jendetsuena eguerdi partea izan zen. Arratsaldean ere ibili zen jendea, eta berriro ere Azkaiter Peloloxen kontzertuko unea izan zen animatuena.
Igandean, etxeko txikienen gozamenerako ipinitako puzgarriak martxan hasi, eta gurasoek dendaz-denda ibiltzeko aukera izan zuten. Jarraian, parrillan erretako 400 sardina eta piper razio banatu ziren. Eguna jai giroan eta dendari, nahiz erosleen alaitasunarekin amaitu zen.
Modu honetan, oro har, poz-pozik agertu dira azokan parte hartu duten merkatariak, eta hurrengo urtean ere errepikatzeko asmoa azaldu dute.
Hala ere, Merkataritzatik antolatu diren udako bi ekimen nagusien (stock azoka eta txu-txu trena) balorazioa aurki egingo da, eta datu zehatzagoak aurkeztuko dira.
Amaitzeko, lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi zaizkie, stock azoka aurrera eramaten lagundu duten guzti-guztiei.
Orion, 2010eko abuztuaren 31n
Iñaki Garcia Aranbarri
Orioko Udaleko Merkataritza batzordeko burua
2 comentarios:
• Setencia que declara nulo de pleno derecho las Normas Subsidiarias de Orio.
• Setencia que declara nulo de pleno derecho el Plan Parcial del sector 8 de Munto.
• Setencia que declara nulo de pleno derecho el Plan de Reparcelación del sector 8 Munto.
Publicar un comentario