Ezker Batua Berdeak taldeak Mutrikuko Kalaputxi aldizkariko 34. zenbakian argitaratutako berri bat zuzendu du prentsa-ohar baten bidez. Etxebizitza Departamentuak Mutrikun kanpo portua egiteko proiektua tramitatu eta sinatu duela agertzen da.Ezker Batua Berdeak taldeak jakin eragin duenez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamentuak ez du sinatu ez tramitatu Mutrikuko kanpo portua egiteko proiekturik». Are gehiago, ez ei dator bat, «Mutrikuko portuak ez duelako ez baxurako arrantzako itsasontzirik, ezta komertzialik ere». Horrez gain, «ingurugiroari gogor erasotzen dio, eta inbertsio ekonomiko zentzugabea dakar», salatu nahi izan du EB-Berdeak taldeak.
ONDARROAKO PORTUA
Hori gutxi balitz, «administrazioak Ondarroako portuan duen utzikeria» kritikatu nahi izan du, gogor. Azaldu dutenez, «egoera prekarioa» dago portuan, eta horrek guztiak «Ondarroa pobretzea dakar, arrantza-portu garrantzitsu modura desagertzeko arriskua dago eta».Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri-Lanetako sailburuaren jarrera salatu nahi izan dute. «Ondarroaren ondoan arrantza-portu bat egin nahi du Amannek, Mutrikun. Herri horretan, gainera, ez dago baxurako arrantza egiten duen itsasontzirik». Beste alde batetik, mutrikuarren aisialdirako tokiak hormigoiz beteko dituztela azaldu nahi izan dute, «miloi askoko inbertsioagaz».
Argi daukate zer egin beharko zen. «Mutrikuarrak 100 urte baino gehiagotan eskatzen ari diren kanpoko babesmoila egitearen alde gaude, itsasontzien sarrera-irteerak seguruago izan daitezen, egungo portua birmoldatzearen alde», azaldu dute.
publicado en Hitza. Lea Artibai. Mutriku. 08/12/2004
No hay comentarios:
Publicar un comentario