29/4/05

Asfalto plantaren proiektua bertan behera gelditu da azkenean

Debako Ezker Batuak hartutako erabakia «presio sozialak» eragin duela azpimarratu du

Astigarrabia auzotik 500 metrora asfalto planta eraikitzearen proiektua bertan behera gelditu da Debako alkatearen dekretu baten bidez. Dreketuan dioenez, proiektuari aurrera egiten ez lagatzeko arrazoi nagusia inguru berean egingo den autopista irteera da.Debako Ezker Batuak, ordea, «erabaki horren atzean, Ezker Batuak egindako salaketaren ondorioz sortutako presio soziala» dagoela azpimarratu nahi izan du. «Alkatea hasiera-hasieratik zegoen proiektuaren alde; herriarentzat onuragarria zen proiektu bezala aurkeztu zuen, ingurumenari egingo lizkiokeen kalteei inolako garrantzirik eman gabe», azaldu zuen Iñaki Garcia Ezker Batuko zinegotziak.

Aurrekariak

Alkateak proiektua atzera botatzeko jarritako arrazoia «aitzakiatzat» definitu du Ezker Batuak. «Erabakia hartzera eraman duena herritarren artean sortutako kontrako jarrera izan da, orain arte emandako arrazoi guztiak baztertu baino ez ditu egin eta», azaldu dute.Horrela, alkatearen jarreraren adibide Agenda 21ean gertatutakoa jarri zuen Ezker Batuako zinegotziak. «Proiektuaren kontrako arrazoiak emanez idatzi bat banatu nuen Agenda 21eko azken bileran, eta alkateak hitzez hitz barriobajero deitu zidan», esan zuen.

publicado en Hitza Lea Artibai eta Mutriku. 29/04/2005

No hay comentarios: