Horretaz gain, Garciak gogor kritikatu du Sasiolako saihesbidea. Lotune berriarekin Sasiolako sahiesbidea «beharrezkoa ez den azpiegitura» bihurtu dela azaldu du, Sasiolako errepideak «azpiegiturak bikoztea» ekarriko lukeela argudiatuz. Hau da, Sasiola egingo balitz lotune berriak ez luke zentzurik edukiko EB-Berdeakeko kidearentzat.
Garciak Sasiolako saihesbidearen guztiz kontrako jarrera azaldu zuen. «Aurrekaririk ez duen ingurumenaren aurkako erasoa izateaz gain, herritarron dirua kopuru handitan gastatuko dute hura egiteko. Hau da, guztion dirua ondare naturala estaltzeko erabiliko dute».
Horren aurrean, gaur egun Mutriku eta Deba lotzen dituen errepidea berritzea aldarrikatzen du Garciak. «Ez da beharrezkoa azpiegitura berriak eraikitzea, ditugunak zaindu eta eraberritzearekin nahikoa da».
publicado en Hitza. Mutriku. 21/12/06
No hay comentarios:
Publicar un comentario