Orioko EAE-ANV, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batuko sei zinegotziok adierazpen bat egin nahi diogu Orioko herriari, Udalaren 2010eko aurrekontuari buruz:
Abenduaren 16an alkateak, hazienda batzordeak deitutako bileraren barruan, 2010erako aurrekontu-proposamenaren berri eman zigun. Bilera hartan, alkateak gonbidatu gintuen gainontzeko talde politikoak, proposamen haren gainean gure iradokizunak, gure proposamenak, egitera, eta horiek batzordeburuari bidaltzera urtarrilaren hasieran; ondoren, denon artean eztabaidatu eta, ahal bazen, aurrekontua adosteko.
Lau alderdien ordezkariok horixe egin genuen 2009ko azken asteetan eta 2010eko aurrenekoan: EAJren proposamena aztertu eta haren gainean gureak egin. Zenbait bilera egin genituen lan horretan eta, eztabaidak eztabaida, hainbat alorretan adostasun batera iritsi ginen.
Adostutako dokumentua urtarrilaren 14an izandako Hazienda Batzordean aurkeztu genion alkateari, lau alderdion eta sei zinegotzion izenean, bere xehetasun guztiekin. Alkatea handik gutxira erantzutekotan geratu zen. Geroztik, hilabete eta erdi pasa den honetan, ez dugu inolako erantzunik izan. Ez eztabaidatu eta ez ezer.
Alkateari dagokio herriari aurrekontu proposamena aurkeztu eta, negoziazioaren bidez, haren aldeko gehiengo bat osatzea. Ez bada aurrekonturik onartzen, aurreko urtekoaren luzapena egiten da. Denbora aurrera doa eta, inolako erantzunik ez daukagunez, guk gure proposamena herritarrei aurkeztea erabaki dugu.
Gure ustetan, onartzeko moduko proposamenak dira hauek. Ez dira asko, eta osatu egiten dute EAJ-PNVk egindako aurrekontu-proposamena, gure ekarpenen bidez bestelako sentsibilitate batzuk ere jasota gelditzen direlako, herriaren beste sektore batzuk ere integratzeko ahalegina delako. Eta, edozein kasutan, gainontzeko alderdiekin eta zinegotziekin eztabaidatzeko proposatuak dira.
Orriaren bestaldeko zerrendan zehaztuta daude ANV, Aralar, EA eta EBren adostasuna lortu duten gaiak eta proposamenak.
Orion, 2010eko otsailaren 26an
EAE/ANVren ordezkari, Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi
Aralarren ordezkari, Iñaki Iturain
EAren ordezkari, Bixente Lasa
EB/Berdeak-en ordezkari, Iñaki Garcia
EAJren aurrekontu-proposameneko gastuetatik kentzekoak, eurotan:
- Orioko Plaza kendu: 44.000
- Udalbide kendu: 4.500
- Eliza inguruko obrarako, aurtengo 300.000 euroak kendu, iazkoak daude-eta oraindik erabili gabe
EAJren aurrekontu-proposameneko gastuetatik jaistekoak:
- Orio Estilorako partida (bisiguaren festa) onartzen dugu, ondoko baldintza hauekin:
Gaia kultura batzordean lantzea; zinegotzi guztioi aukera ematea jaia prestatzen parte hartzeko; 2009ko diru-laguntzak jasoko diren bermea izatea; eta 18.000 € jaistea, auto finantzazioa helburu (galerarik ez izatea)
- Protokoloa: 5.000 (10.000tik 5.000ra jaitsita)
- Gabonetako argiteria: 6.000 kendu (20.000tik 14.000ra)
- Arraun teknifikazio zentrorako, aurrekontu hau orekatzeko behar dena jaitsi, kontuan hartu behar da iazko 900.000 euroak oraindik erabili gabe daudela
- Liberazioa duten alkatea eta bi zinegotzien soldata izoztu
EAJren aurrekontu-proposameneko gastuetatik igotzekoak:
- Karkarari 10.000 gehiago (13.400etik 23.400era), udal informazio gehigarria ematekotan; eta Hitzari 2.500 gehiago (5.000tik 7.500era)
- Enplegu eta sustapenerako, 1.200 gehiago (1.200etik 2.400era)
- Bidegorria egiteko, 10.000 gehiago (55.000tik 65.000ra)
Partida berriak, EAJren aurrekontu-proposamenean ez zeudenak, berriak direnak:
- PMS delakoa (lurrak erosteko legeak behartzen duen atal horretarako), 200.000
- Kanposantuko obra egin aurretik azterketa bat gauzatzeko, 6.000 jarri. Aztertzeko benetan nolakoak diren beharrak eta zer egin behar den
- Herri Kiroletarako gunea egiteko, 117.000
- Arraun Elkartearen hitzarmenerako, 60.000
- Gaztetxea bideratzeko, 60.000
- Ingurugiro alorrerako, 30.000: teknikari batek zaborren bilketaren gaia aztertzeko, II. atalean, 27.000; eta ingurugiroko ekintzetarako, IV. atalean, 3.000
- Festetarako txosna(k) eta ontziak-eta eskuratzeko, 10.000
- Ongizate sailaren herritarrentzako zerbitzua hobetzeko, 15.000
- Kultur etxeko herritarrentzako eskaintza hobetzeko, 10.000
- Kanpinaren bideragarritasun plan bat egiteko, bungalowak jartzearen komenigarritasuna aztertzeko, 12.000
- Aurrerantzean, jardueretako baimenak dagokien batzordera eramango dira
- Bukatzeko, jaitsi egin nahi dugu alkateak aurrekontuaren portzentaje bat dekretu bidez kreditu-aldaketak egiteko duen ahalmenaren zenbatekoa: gehienez ere 200.000 euroko kopurua erabili ahal izango luke era horretan 2010ean, eta partida bakoitzean gehienez ere 15.000. Hortik aurrerakoak udal batzarrera eraman beharko lirateke.
Diario Vasco. Costa Urola. 05/03/2010

No hay comentarios:
Publicar un comentario