23/2/10

2010EKO UDAL AURREKONTURAKO PROPOSAMENAREN AURKEZPEN SAIOA

Datorren ostiralean, otsailak 26, aurkezpen saio bat egitekotan gara herriko kultur etxean, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita (19:30ean). Saio horretan behean sinatzen dugun alderdien ordezkariok 2010eko udal aurrekonturako egin dugun proposamena aurkeztu nahi dugu jende aurrean.
Herriko alkateak abenduaren 16an EAJren izenean aurkeztu zigun proposamenaren gainean guk urtarrilaren 14an egindako hazienda batzordean aurkeztutako ekarpenak dira ostiralean azaldu nahi ditugunak.
Aurrekontuaren gaiak geroztik ez du aurrerabiderik izan, denbora aurrera doa eta udalaren aurrekontuak garrantzi handia duelakoan, herriari aurkeztea erabaki dugu.
Gaia zuen elkartearentzat ere interesgarria izango delakoan, gonbidatu egin nahi zaituztegu bertara joan zaitezten. Saioan herritarrek gure proposamenari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko gara.

Aurkezpen saioa
Non: Orioko kultur etxean
Noiz: ostiralean, otsailak 26
Zer ordutan: zazpi eta erdietan (19:30ean)
Gaia: 2010eko udal aurrekonturako proposamena

Orion, 2010eko otsailaren 23an

EAE/ANVren ordezkari, Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi
Aralarren ordezkari, Iñaki Iturain
EAren ordezkari, Bixente Lasa
EB/Berdeak-en ordezkari, Iñaki Garcia

No hay comentarios: